XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. Bulimia

Bulimia nerabezaroan baino usuago gertatzen da nagusiagoen artean, baina hala ere, nerabezaroan ere agertzen da aldez aurreko anorexia-aldiekin lotuta.

Kasu honetan pertsonek gose konpultsibo aldiak pairatzen dituzte eta bide agresiboak erabiltzen dituzte (goragale probokatuak, purganteak, libratzekoak) kaloriak ezabatzeko.

DSM III R.-ren arabera anorexia tasa 12 eta 18 urte bitarteko nesketan 800eko 1etik 100eko 1era bitartean dago.

Hori dela eta, USAn espero da 15.000 nerabetatik 120.000ra anorexiko izango direla noizbait beren nerabezaroan.

20 urtetik beherako nesken % 4,5 noizbait bulimikoak izango dira.

Berriki atera den albisteak dio gizarte industrialki garatuenetan nesken % 20k bulimia motaren bat izango dutela.

Gose konpultsiboko aldietan karbono hidrato kopuru ikaragarriak jaten badira ere, edo janari koipatsuak (gazta, kontserbak edo eskura dagoen edozein janari) barau-aldi eta elikaduraren murrizketarekin txandakatzen dira.

(Egun osoan ez da deus jaten arratsaldeko 7ak edo 8ak arte, orduan neurriz kanpo jateko gogoari men egiten zaio).

Orduan goragaleak probokatzen dira, libratzekoak hartzen dira edo baita diuretikoak ere.

Sindrome hau ager daiteke nerabeen % 4tik 13ra bitarte (14-17 urtera arte) eta gizonezkoetan anorexia nerbiosoa baino gehiagotan azaltzen da.

Bulimiaren zenbait ondorio: hortzak erortzea, parotiden dilatazioa, urdaila urratzea, alkalosi metabolikoa, espasmo karpopedala, hiperkarotinamia eta pankreatitisa.

Kolezistotkininaren jariakin nahastua ere frogatu izan da.

3.1 SINTOMA FISIKOAK ETA ANOREXIA


Pisu galera.
Amenorrea.
Fase luteinikoaren eskasia.
Anobulazioa.
Hiperaktibitatea (adimen eta mugimenarena).
Jokabide aberrantea, suminkortasuna, isolamendua.
Ekintza sozialetan parte hartzeari uko egitea.
Lo nahasia.
Hiperakusia.
Hiperestesia.